XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zoin dire gizonaren lau azken finak? Hek dire: heriotzea, jujamendua, zerua eta ifernua.

Zer da heriotzea? Heriotzea da arima gorputzetik berechtea.

Zer eginen da gure gorputza, hil ondoan? Ustelduko da eta erhauts bilhakatuko, bainan phiztuko da munduaren azken egunean.

Zertako phiztuko da gure gorputza azken egunean? Guzien aintzinean jujatua izaiteko eta saristatua edo gaztigatua arimarekin batean.

Gorputza zertako izanen da saristatua edo gaztigatua arimarekin batean? Zeren gorputzak lagundu baitu arima ongiaren edo gaizkiaren egiten.

Zer eginen da gure arima heriotzearen ondotik? Jainkoaren aintzinean agertuko da egin duen ongiaz edo gaizkiaz jujatua izaiteko.